[poll id='2'] Hainbat herritarren proposamenak jaso eta aztertu ondoren, Tolosako Udalak, iristear diren inauterietan herritarrei txarangaren atzetik zezen plazan sartzeko aukera ematea erabaki du. Saltoka sartu nahi duenak, ordea, gonbidapenak eskuratu beharko ditu. Segurtasuna bermatzea da Tolosako Udalaren helbururik behinena, eta berau festarekin uztartzeko asmoz, datorren otsailaren 4tik aurrera gonbidapenak eskuragarri jarriko dituzte. Txartelak Udaltzaingoan eskatu beharko dira, eta herritar bakoitzak, gehienek ere, bost gonbidapen soilik hartu ahal izango ditu. Gainera, zehaztu egin beharko da gonbidapena zein egunetarako den. Azkenik, aipatzekoa da, sarrera hauek txarangaren atzetik saltoka ibiltzeko soilik balioko dutela, eta behin itzulia amaituta, plazatik irten beharko direla.
Gonbidapenak egun zehatzetarako hartu behar dira.[/caption]