Sabino Etxeberriak irabazi du XXVI. Insaustiren Oroimenezkoa

Ataria 2013ko urtarrilaren 15a

JA Insaustiren XXVI Oroimenezkoa jokatu zen aurreko igandean Aurrera elkartean. Lehiaketa xake azkar erara jokatu zen, eta inguruko 18 jokalari elkartu ziren Aurreran. Xakelariak lehenik bi multzotan banatu ziren, eta ondoren, multzoetako postuen arabera gurutzatu ziren. Txapelduna Sabino Etxeberria tolosarra izan zen, finalean Miguel Aroztegi beasaindar gazteari irabazita. Hirugarren Migelmari Baroja izan zen, Tolosakoa, hau ere. Azkenik, benjamin onenaren saria Ibai Mutiloa iruratarrak eraman zuen. Bestalde, asteburu honetan hasi zen Gipuzkoako taldekako liga. Tolosako bi taldeak kanpoan aritu ziren lehian, eta 1-3 irabazi zuten. Bergaran, Migelmari Baroja eta Sabino Etxeberriak garaipena lortu zuten, eta Javier Baroja eta Mikel Arechagak berdinketa. Hirugarren mailako taldea Arrasaten izan zen; Ramon Etxeberriak, Oier Otxoak eta Iker Artolak lortu zituzten puntuak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!