Kirol gala ekitaldiaren eguna eta ordua aldatu dira

tolosa 2012ko abenduaren 13a

Tolosako Udaleko kirol zerbitzuetatik jakinarazi dutenez, Kirol galaren eguna eta ordua aldatu egin dituzte. Hasiera batean datorren asteazkenean bazen izatekoa ere, egun bat aurreratu dute. Beraz, asteartean, hilaren 18an, izango da Kirol Gala, Leidor aretoan. Eta 18:00etan izango da.

Ekitaldi honetan, Tolosako urteko kirolari onena aukeratuko dute. Horretarako urtean zehar izandako lorpenak hartuko dira kontuan. Kirol taldeen, erakunde eta elkarteen botoek erabakitzen dute, kirolari onenaren izena. Diploma gehiago ere banatuko dituzte nabarmendu diren kirolarien artean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!