Tolosako Udal Musika Eskolako ikasleen bandaren kontzertua

tolosa 2012ko abenduaren 13a

Tolosako Udal Musika eskolako ikasleen bandak kontzertua eskainiko du, gaur, 20:30ean Musika Eskolako areto nagusian. Flauta, oboea, klarinetea, saxoa, perkusioa, tronpa, tronpeta, bonbardinoa, tuba eta tronboia joz ikusi ahalko dira ikasleak, Migel Angel Morenoren zuzendaritzapean. Kamara bandak Gallito, Money, money eta Picador march abestiak joko ditu, eta Kamara banda eta ikasleen bandak, berriz, Iruñatarra, Mamma mia, The Thunderer, Super Trouper eta Txikia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!