Antxon Bandres Bidaiarien Txokoa, Tximist, 1974ko Everest hitzaldia eskainiko du, gaur, 20:00etan, Txomin Uriartek.
Everest mendira egin zen lehen euskal espedizioari buruzko saioa izango da; 1974. urtean, 13 lagunek egin zuten. Diapositibek eta garai hartako dokumentuek lagunduko diote hizlariari.
Txomin Uriarte 1942an jaio zen Bilbon, eta Goi Mendiko Giden Elkarteko kidea zen espedizio honetara joan zenean. Geroztik euskal mendizaletasunarekin harreman handia izan du.