Tolosako PSE-EEk kezka azaldu du Oria ibaiaren «zikintasun mailarengatik», eta «berehala» garbitzeko eskaria luzatu du.
PSE-EE «beste behin» ere kezkatuta dago Oria ibaiaren egoerarengatik. Adierazi dutenez, «bertako landaredia ibaiaren ibilguaren erdira iristen da zonalde askotan». Hala, euri asko egiten duen egunetan landarediarengatik uholdeak izan daitezkeela esan dute, baina presari esker ez dela horrelakorik gertatu.
PSE-EEk Oria ibaiarekin loturiko herriei eskatu die Ura agentziarekin hitzarmen bat sinatzeko garbiketa lan bat egin dezaten, «Hernanik, Donostiak eta Astigarragak egin moduan».