Mapi Grabatuak, Txapin festa eta Banaiz Bagarako kideek jaso dute Eskerrak Zuri saria

Ataria 2012ko abenduaren 1a

Galtzaundi Euskara Taldeak Eskerrak Zuri sariak banatu ditu gaur goizean. Mapi Grabatuak, Txapin festa eta Banaiz Bagara ekimena izan dira sarituak, euskararen arloan egin duten lanagatik. Euskararz Bizi! Egunaren barruko ekitaldia izan da Tolosako udaletxean burutu dena gaur goizean. Ondoren, herri bazkaria egin dute Plaza Berrian. 17:00etan Donostiara joango dira manifestaziora, eta itzuleran, Oargiko txarangarekin poteoa egingo dute herrian. 21:00etatik aurrera, Plaza Berrian, Wainot, 3gabe2 eta DJ Martintxoren emanaldiak egongo dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!