Tolosaldea Garatzenek jaso du jada Udalsarea 21ek, Jasangarritasunerako Udalerrien Euskal Sareak, banatzen dituen Jardunbiderik Egokienei Sariak. Garapen agentzia finalista izan zen Heziketa mailan Berandu baino lehen filmarekin, Eskola Agenda 21eko ikastetxeetako ikasleekin ingurumenaren alde egindako lanarekin, hain zuzen. Tolosaldea Garatzenen eta Tolosaldeko udalen izenean Ibai Iriarte lehendakariak jaso zuen saria (irudian).