Mugikortasun mahaiean parte hartzeko deia egin du Tolosako Udalak

Itzea Urkizu Arsuaga 2012ko azaroaren 23a

Astelehenean, azaroak 26, Tolosako Udalak Mugikortasun mahaia biltzeko deialdia egin du. 19:00etan, pleno aretoan.

Bilera honetan, Gipuzkoako Foru Aldundiak diseinatu duen eskualdeko garraio publikoaren proposamen berria landuko dute, eta Tolosaldea Garatzen agentziak gaiari buruzko ekarpenak jasotzeko parte hartze prozesua jarri du martxan. Horrela beraz, bilera irekia izango da.

Besteak beste, tolosarrei zuzenean eragingo dieten bi gai izango dituzte hizpide. Batetik, landa auzoetako garraio zerbitzuaz ariko dira, eta bestalde, eskualdeko autobusek Tolosan dituzten geltokiak izango dituzte hizpide.

Tolosako Udalak, gai honen inguruan interesa duen orori parte hartzeko deia egin nahi dio, eta bertaratzeko asmoa dutenei ingurugiro@tolosakoudala.net helbidera idazteko edo 943 69 75 21 telefonora deitzeko eskatu diete, izena emateko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!