Frantziako iparraldeko Lunevilleko eskola batekin elkartrukea burutzen du, urtero, Hirukide ikastetxeak. Azaroaren 17tik atzora bitarte, 42 ikasle frantziar izan dira, eta besteak beste, Zumaiako flyscha, Donostia, Gernikako Bake Museoa eta Bilbo bisitatu dituzte, eta Tolosako ikasleen etxeetan hartu dute ostatu.