Udalsarea 21ek, Jasangarritasunerako Udalerrien Euskal Sareak, herenegun banatu zituen Jardunbiderik Egokienei emandako sariak, eta Tolosaldea Garantzen agentzia izan zen sarituetako bat, jasangarritasunaren aldeko Heziketa sailean.
Tolosaldea Garatzen finalista geratu da Berandu baino lehen filmarekin; Eskola Agenda 21eko ikastetxeetako ikasleekin, ingurumenaren alde egindako lana da, eta eskualdeko ikasleek ingurumena babeste horretan, hitzetatik ekintzetara pasatzeko eskatzen dute.Horretarako, orain dela 20 urte Rio-ko goi bileran neskato batek esandakoak ekartzen dituzte gogora.
Ibai Iriartek jaso zuen diploma Donostiako Kursaaleko ekitaldian, Tolosaldea Garatzen eta Tolosaldeko udalen izenean.