Aurrekontuen proposamena egingo du, bihar, Martin Garitanok

Itzea Urkizu Arsuaga 2012ko azaroaren 20a

Herritarrekin egitasmoaren barruan, bigarrenez etorriko dira, foru aldundiko ordezkariak Tolosara, diputatu nagusia buru dela

Herritarren parte-hartzea oinarrian dutela, aurrekontuak herritarrekin lantzeko egitasmoa martxan jarri zuen Gipuzkoako Foru Aldundian. Horrela, beraz, aurrekontuak osatu baino lehen herritarren iritzia jaso zuten Martin Garitanok eta aldundiko ordezkariek, Tolosako kultur etxean, lan taldeetako dinamikan saioa osatuz.

Herritarren iritzi nahiz proposamenak jaso eta gero, bigarren saioa izango da, bihar, kultur etxean berriz ere. Aurrekontuak eginda, eta Martin Garitano diputatu nagusia buru dutela, 2012ko aurrekontuaren balantzea plazaratzeko eta 2013ko aurrekontu proposamena herritarrei aurkeztuko dizkiete.

Aldundiaren ustez, "ezinbestekoa da herritarren parte hartzea", eta beraz, herritar guztiei egin nahi die bilera hauetan parte hartzeko deia. 19:00etan izango da, Antonio Maria Labaien kultur etxean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!