30. Titirijai jaialdian ez da helduei zuzendutako saiorik izango

Itzea Urkizu Arsuaga 2012ko azaroaren 20a

Joan-etorriko txotxongiloak izenburua hartu du, aurtengo Titirijai jaialdiak; «Ozeano Atlantikoaren bi aldeetako txotxongiloak ezagutu eta alderatzeko helburuz», Hegoamerikako txotxongiloak protagonistak izango dira, Euskal Herrikoekin, Herrialde Katalanetakoekin nahiz Espainiakoekin batera, datorren azaroaren 24tik abenduaren 2ra bitarte.

[/caption]

Aurkezpenean, Tolosako Ekinbide Etxeko Migel Arretxek eta Ana Arretxek, Tolosako alkate Ibai Iriartek eta Kutxa fundazioko Mikel Mendartek, jaialdiak 30 urteko ibilbidea egin izana nabarmendu zuten: «Oso harro gaude lortu dugunarekin, ezin dugu besterik esan», azaldu zuen Ana Arretxek. Horrela, 1982. urtean hasitako egitasmo haren bidez, 620 txotxongilo konpainiak parte hartu dute, guztira, Titirijai jaialdian, eta 600.000 ikusle inguru bertaratu dira Tolosara.

Bide honetan, Titirijai «urteroko jaialdi izatetik haratago» joan nahi izan duen proiektua dela azpimarratu zuen Arretxek: «Jaialdirik gabe Topic ez zen posible izango».

Horrela, beraz, hiru hamarkada hauetan fideltasuna erakutsi dieten ikus-entzuleei eskerrak eman nahi izan zizkieten: «Titirijai belaunaldiz belaunaldi transmititu izan da, eta oso pozgarria da, lehen haurrak zirela ikusle moduan etortzen zirenak, orain beren seme-alabekin ere bertaratzen direla ikustea». Honen harira, Titirijai jaialdiak «elkarbizitza, harremanak eta hazkunde artistikoa eskaintzen dituela azpimarratu zuten, Tolosako Ekinbide Etxeko arduradunek nahiz Ibai Iriarte alkateak.

Murrizketen urtea

30 urteengatiko pozaren bestaldean, ordea, Titirijaiko antolatzaileek murrizketan izan zituzten hizpide: «Aurrekontua %43 jaitsi zaigu, eta ezin izan dugu gehiago estutu; murrizketa izugarrizkoa izan da».

Hamabi txotxongilo konpainia soilik izango dira, honenbestez, aurtengo Titirijain; 20 do 25 konpainia etortzen ziren aurreko jaialdietan.

Emanaldi kopuruari dagokionez, berriz, 2007an 151 ikuskizun eskaini zituzten, eta 101 emanaldi izan ziren 2009an; aurten, 57 ikuskizun besterik ezin izan dituzte antolatu, eta lau aretotik hirura mugatu dute jaialdia. Azkenik, Aranburu jauregiko erakusketarik ez da izango.

Egitaraua

Azaroak 24, Larunbata

20:00. Topic zentroan Viajeros del carrusel, Angeles de trapo (Uruguai). Saio irekia.

Azaroak 25, Igandea

17:00. Leidorren, Criaturas particulares, Roberto White (Argentina). Saio irekia.

18:30. Topic-en, Siete cabritillos y el lobo, Los Claveles (Murtzia). Saio irekia.

Azaroak 26, astelehena

11:00/14:00. Leidor aretoan, La cenicienta y los zapatos de cristal, Luna Teatro Danza (Madril). Ikasleentzako saioak.

11:00/14:00. Topic zentroan, Mago por casualidad Teatro de la plaza (Brasil). Ikasleentzako hitzartutako saioak.

11:00/14:00. Tolosako kultur etxean, Viajeros del carrusel, Angeles de Trapo (Uruguai). Ikasleentzako hitzartutako saioak.

18:00. Topic zentroan, Mago por casualidad Teatro de la plaza (Brasil). Saio irekia.

Azaroak 27, asteartea

11:00/14:00. Leidor aretoan, La cenicienta y los zapatos de cristal, Luna Teatro Danza (Madril). Ikasleentzako saioak.

11:00/14:00. Topic zentroan, La Odisea, Bihar Txotxongilo taldea (Euskal Herria). Ikasleentzako saioak.

11:00/14:00. Tolosako Kultur etxean, Mago por casualidad, Teatro de la plaza (Brasil). Ikasleentzako saioak.

Azaroak 28, Asteazkena

11:00/14:00. Leidor aretoan, Blue bird, Anita Maravillas (Herrialde Katalanak). Ikasleentzako saioak.

11:00/14:00. Topic zentroan, Criaturas particulares, Roberto White (Argentina). Ikasleentzako saioak.

18:00. Topic zentroan, Criaturas particulares, Roberto White (Argentina). Saio irekia.

11:00/14:00. Kultur etxean, Etxean goxo, Rosa Martinez (Euskal Herria). Ikasleentzako saioak.

Azaroak 29, osteguna

11:00/14:00. Leidor aretoan, Blue bird, Anita Maravillas (Herrialde Katalanak). Ikasleentzako saioak.

11:00/14:00. Topic zentroan, Chodudú, Caracartón (Andaluzia). Ikasleentzako saioak.

11:00/14:00. Kultur etxean, Siete cabritillos y el lobo, Los Claveles (Murtzia). Ikasleentzako hitzartutako saioak.

Azaroak 30, ostirala

11:00/14:00. Leidor aretoan, El bandido cucaracha, Titiriteros de Binefar (Herrialde Katalanak). Ikasleentzako hitzartutako saioak.

11:00/14:00. Topic zentroan, Cuidado con la Marimonda, Manicomio de muñecos (Kolonbia). Ikasleentzako saioak.

11:00/14:00. Kultur etxean, Mi Miko, Los Duendes (Herrialde Katalanak). Ikasleentzako saioak.

18:00. Topic zentroan, Cuidado con la Marimonda, Manicomio de muñecos (Kolonbia). Saio irekia.

Abenduak 1, Larunbata

17:00. Leidor aretoan, El bandido cucaracha, Titiriteros de Binefar (Herrialde Katalanak). Saio irekia.

18:30. Topic zentroan, Mi Miko, Los Duendes (Herrialde Katalanak). Saio irekia.

Abenduak 2, Igandea

17:00. Leidor aretoan, Chodudú, Caracartón (Andaluzia). Saio irekia.

18:30. Topic zentroan, Siete cabritillos y el lobo, Los Claveles (Murtzia). Saio irekia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!