TolosaGasak eta Tolosako Udalak zortzigarrenez antolatu dute, Tolosako egutegia osatzeko argazki lehiaketa; argi eta itzalen jokoa izan da aurten erretratatu beharreko gaia. Horrela, beraz, 2013ko hilabeteak irudiz janzteko aukeraturiko argazkirik ederrena, Asier Garagarzarena izan da epaimahaiaren iritziz.
Datorren Astelehenetik ostegunera bitarte, Zerkausian banatuko dituzte egutegiak herritarren artean, 09:30etik 12:30era bitarte, eta Ibai Iriarte alkateak azaldu duenez, "eta zalantza askoren ondoren", erabaki dute jada hurrengo urteko gaia: Tolosako txoko ezezagunak. Horrela beraz, ohiko postaletatik at, norberak maite dituen txokoak izango dira, argazki kameren objektiboek harrapatu beharrekoak. Martxoa eta apirila artean argitaratuko dituzte oinarriak.