Gutuna: 'Etxe kaleratzeen aurkako 1.020 sinadura'

Ataria 2012ko azaroaren 8a

Tolosaldeko M15-ek Tolosan, Andoainen eta Ordizian egindako sinadura bilketaz informatu nahi zaituzte, ordainak ematearen aldeko Herri Ekimen Legegilea bultzatzeko. Guztira, 1.020 sinadura jaso ditugu, eta eskerrak eman nahi dizkiegu sinatzaile guztiei.

Guk hitza ematen dugu, eta jarraituko dugu, etxe kaleratzeen aurkako borrokan. Baina jakin badakigu helburu hori lortzea zaila izango dela, herritarren eguneroko lanaren babesik ez badago.

Gogoratu astelehenero egiten dugula batzarra, 19:30ean, Tolosako kultur etxean. Iritziak eman eta entzuteko tokia duzu hau, eta bestela, honakoak erabil ditzakezu: tolosa15m@gmail.com, stopdesahucios@plazan.net eta http://stopdesahucios.plazan.net.

Tolosaldeko M-15.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!