Tolosako Irene Caminos gaztea zorionekoa da. Euskadiko Bike Trial Txapelketa egin berri da, eta bertan tolosarrak emaitza bikaina lortu du lehen postua eskuratuz. Iaz ere txapelketa bera irabazi zuen gazte tolosarrak. Caminosek Arsuaga Bizikletak-rekin osatzen du taldea.