Harkaitz Zubiriren ‘Etxekalte’, Galtzaundiren irakurle taldean

tolosa 2012ko azaroaren 7a

Galtzaundi Euskara Taldearen irakurle taldearen hurrengo hitzordua bihar bertan izango da. 19:30ean elkartuko dira Tolosako kultur etxean eta Harkaitz Zubiriren Etxekalte izango dute hizketa gai.

Zubiriren liburuak bizitza gurutzatuak ditu hizpide; krisi ekonomikoaren eta sozialaren garaian krisi pertsonal eta intimo eta trabatu diren pertsonaiek ihes egin nahi izango dute porrot gordinari.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!