Herri baltikoetako doinuek zabaldu dute gaurko abesbatzen egitaraua

Itzea Urkizu Arsuaga 2012ko azaroaren 2a

44. Tolosako Abesbatza Lehiaketako bigarren eguna da gaurkoa. 16:00ak inguruan, ilara osatu da berriro Leidor aretoan, musika profanoko emanaldiaz gozatzeko. Latvian Voices abesbatzako emakumeek, herrialdeko baltikoetako doinuekin hasiera eman diote kontzertuari.

Letoniako hiriburutik, Rigatik,  etorri dira Tolosara, Latvian Voices taldeko zazpi emakumeak. Hasiera-hasieratik berezi egin dute beren emanaldia; ahotsen ederraz gain, eszenatokiak kokatu eta mugitzeko bideak ederki zaindu dituzte abeslariek. Horrela, J.S. Bach-en preludio baten moldaketak txundituta utzi du Leidorreko ikuslegoa.

Jarraian, Filipinetako University of the Visayas Chorale abesbatza sartu da oholtzan, eta oso bestelako estilo batekin, publikoari irribarre bat sortzea lortu dute gizon-emakumeek.

Apollo 5 eta Maranatha Christian University abesbatzek abestu dute bigarren zatian. 19:30ean, berriz, polifonia eta folklore saileko emanaldia izango da, berriro, Leidorren.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!