11:30ean hasi da, Santa Klara elizan, 44. Tolosako Abesbatza lehiaketa, musika sakratuko saileko emanaldiarekin. Krisitak aurtengo lehiaketan nabarmen eragin badu ere, ikus-entzuleek erantzun ona eman dutela erakustarazi du, konbentuaren kanpoaldean ordu laurden lehenago osatu den ilara luzeak; Santa Klara elizako eserlekuak bete egin dira beste urte betez.
http://www.youtube.com/watch?v=ru4PRB5tdiE
Abesbatza musikan adituenek, oholtza kuttuna dute Santa Klarakoa, akustika egokia duelako. Eta benetan probestu dute hori, Maranatha Christian University abesbatza indonesiarrak, eta baita Apollo 5 britainiarrak ere.
http://www.youtube.com/watch?v=hhRuZYV-elY&feature=youtu.be
Lau obra eskaini dituzte lehenengoek: Gloria in excelsis deo, Abendlied, Vade Retro Satanas eta O nata lux. Erresuma Batuko boskoteak, berriz, zazpi abesti interpretatu ditu, kideen arteko elkar ulertze handiaz: Alleluia I heard a voice, If ye love me, The Call, Balm in Gilead, Come Sunday, God be in my head eta My soul there is a country.
Atsedenaldiaren ostean, beste bi abesbatzek hartu dute Santa Klara elizako aldarea. Filipinetako University of the Visayas Chorale abesbatza inza da lehenik, eta Letoniako emakumeen ahots taldea aritu da emanaldiari amaiera emanez, Latvian Voices.
Arratsaldean jarraituko du lehiaketak, Leidor aretoan polifonia eta fokloreko saioak izango baitira. Santa Klarako oholtzaz gain, horrela, Leidorrekoa ere ezagutuko dute Indonesiako abeslariek, 16:30etik aurrera ariko baitira polifonia sailean. Hauen gisa berean, filipinetako abesbatzak ere bigarren emanaldia eskainiko du, folklore musikaren sailean, Leidorren, 19:30etik aurrera.