Street View autoa Google-k irudiak jasotzeko erabiltzen du. Hilaren 11ean, ostegunean, Tolosako kaleetan barrena ibili zen. San Frantzisko pasealekuan 13:50ean aldera pasa zen ibilgailua irudiak jasoaz.
Auto arrunt batean zenbait ordenagailu kargatzen dituzte; kamerak, laserrak eta GPS gailuak sabaian jarrita hara eta hona ibiltzen dira irudiak grabatzen. Lehen aldiz, 2007ko maiatzean aurkeztu zuten Street View, AEBetako sei hirietako irudiekin.
360 graduko irudi panoramikoak jasotzen dituzte.