Euskal Herria Sozialistaren bilera irekia izango da, gaur, 19:15ean. Bilera Tolosako Errementari kaleko Engels Ateneoan izango da, eta besteak beste, pasa den irailaren 26ko greba orokorrak jarraipena izan dezan, «denboran luzatuko den borroka planaz» ariko dira billkuran.