Martin Garitano tolosarrekin aritu da fiskalitateaz eta gizarte politikaz

Itzea Urkizu Arsuaga 2012ko urriaren 3a

Martin Garitano Diputatu Nagusia Tolosan izan zen atzo, Gipuzkoako Foru Aldundiak duela aste batzuk abiarazi zuen Herritarrekin egitasmoaren barruan. Helburu nagusia, "politika egiteko beste eredu bat martxan jartzea" dela nabarmendu zuen Garitanok.

Kultur Etxeko areto nagusia bete egin zen, eta Foru Aldundiko kideek beren azalpena eman ondoren, lan taldeetako dinamikarekin abiarazi zuten saioa. Horrela, herritar bakoitzak aukeratu zuen eztabaidagaia: fiskalitatea eta aurrekontuak alde batetik, eta gizarte politikak bestetik.

Martin Garitanok, Foru Aldundiak dituen eskumenen artetik nabarmenenak bi hauek direla azpimarratu zuen: "Gaur egun kezka nagusietako bat da krisiari aurre egiteko bideak bilatzearena, eta era berean, gizarte politikek ere gero eta garrantzia handiagoa dute, gero eta urte gehiagoz bizitzen garelako. Beraz, fiskalitate egokia behar dugu, garapen ekonomikoaz gizarte politika ona aurrera eramateko".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!