Festa eta aldarrikapena

tolosa 2012ko urriaren 2a

Tolosaldeko Gainditzen elkarteak antolatuta, eta Euskal Gorrak koordinakundearen eta Fevapasen  laguntzarekin, Gorren Nazioarteko Eguna ospatu zuten Tolosan, larunbatean. Gorrak eta entzuten duten pertsonek osatutako estropada, hamaiketakoa, haurrentzako jolasak, dantza ikuskizuna eta antzerkia izan zituzten. Aldarrikapenerako unea ere izan zuten: Euskal Gorrak koordinakundeak manifestua irakurri zuen gorrentzako eskubideak eskatuz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!