Tolosaldeko ELA eta LAB sindikatuetako ordezkariak oso pozik agertu dira greba orokorrak eskualdean izan duen jarraipenarekin.
LAB sindikatuko Mari Mujikak, aurretik egindako batzarrak ere "oso-oso ondo" atera zirela nabarmendu du, eta eskualdeko jarraipen zabala aurreikusten zuten.
Egoitz Iturbe ELAko ordezkariak, berriz, gauza bera azaldu du: "Kometzioek, lantegiek nahiz ikastetxeek ia erabat utzi dute lan jarduna, eta oso balorazio positiboa egin dugu lehen orduetan".