Ingalaterrako ironman proban zortzigarren amaitu du Zalakainek

tolosa 2012ko irailaren 25a

Iragan irailaren 16an, Ingalaterran ironman distantziako Challenge Henley triatloian parte hartu zuen Egoitz Zalakain tolosarrak, zortzigarren postua erdietsiz. 3,8 kilometro igerian, 180 kilometro bizikletaz eta 42,2 kilometro lasterka egiteko, 8 ordu eta 58 minutu behar izan zituen.

Zalakainek azaldu bezala, bizikletaz arazo mekaniko batzuk izan zituen, eta denbora pixka bat galdu zuen horren ondorioz, baina, hala ere, «gustura» dago lortutakoarekin, «oso maila altua» izan baitzen.

Tolosarrak Kopenhageko ironmana egin zuen abuztuan, zazpigarren amaituz. Ingalaterran egin berri duena ironman distantziako urteko azkena izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!