Karlos Peña tolosarra 24 orduz igerian ariko da Alqueva urtegian

tolosa 2012ko irailaren 11

Karlos Peña igerilari tolosarrak, beste behin, elkartasuna adieraziko du igerian. 60 kilometro egingo ditu Portugalgo Alquevatik hasi eta Extremadurako Cheleseraino. Hilaren 14ean, 17:00etan ekingo dio saioari, eta hurrengo eguneko 19:00ak eta 20:00ak artetan bukatuko duela aurreikusten dute.

Zailtasun bat izango du igerilariak, bizkarrez egingo baitu igerian. Gainera, ur korrontearen aurka egin beharko ditu ibilbide osoak dituen 60 kilometroak.

Kasu honetan, Extremadurako hezur muin eta zilbor heste emaileen elkarteari adieraziko dio bere elkartasuna. Tolosarrak ez du lehen aldia honelako elkartasun keinuak egiten.

Cheleseko udalaren, Extremadurako Gobernuaren eta Gazte eta Kirol sailaren laguntza jasoko du Karlos Peña igerilari tolosarrak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!