Udaberriko ikastaroetako izen-emate mahaia jarriko dute ostegunean

Itzea Urkizu Arsuaga 2012ko irailaren 3a

Datorren ostegun eta ostiralean, Tolosako Udaberri dantza taldeko ikastaroetan izena emateko aukera izango da, 16:00etatik 20:00etara bitarte, Antonio Maria Labaien kultur etxean.

Dantza taldeko arduradunek, 3 urtetik 15 urtera bitarteko haur eta gaztetxoei dei egin diete dantza tradizionalaren pausoetara batzeko, eta gogora ekarri dute, www.udaberri.com webgunean ere aukera izango dela izena emateko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!