Tolosa&Co merkatarien elkarteak atzo eguerdian egin zuen sanjoanetako promozioko hiru sarien zozketa. Lehen saria (1.000 euroko erosketa txartela) Bolsos Zunzu dendan banatutako 34.361 zenbakidunak irabazi du. Bigarren saria (500 euroko erosketa txartela) Boutique Imagen-en banatutako 42.059 zenbakidunak, eta hirugarrena (250 euroko erosketa txartela) Nik-Hi dendan banatutako 17.527 zenbakidunak.
Sariak Tolosa&Co elkarteko kide diren saltokietan erabili daitezke, eta irabazleek txartelak elkartearen egoitzan (Emeterio Arrese, 2) aurkeztu beharko dituzte abuztuaren 1eko 14:00ak baino lehen.