Eguzkitik babesteko kanpaina, Usabalen

tolosa 2012ko uztailaren 18a

Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako Elkarteak eguzkitik babesteko kanpaina martxan jarriko du Tolosako Usabal kiroldegiko igerilekuan, gaur eta bihar, 10:30etik 13:30era. Informazio mahaiak jarriko dituzte, prebentziorako informazioarekin, eta nahi duenari melanina neurtuko zaio dohainik, eguzkitan zenbat denbora egon daitekeen jakiteko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!