Tolosa-Getaria Eusko Tren Ligan ariko da

Ataria 2012ko uztailaren 10a

Asteburuko estropadek Eusko Tren Ligako lau taldeak zeintzuk izango diren argitu zuten. Larunbatean Kutxabank bandera jokatu zen, eta igandean, Eusko Label bandera. Lehen estropada Zumaiak irabazi zuen, eta bigarrena Rianxeirak. Bietan Tolosa-Getaria bigarren postuan sailkatu zen, 17 segundoko eta 2 segundoko atzerapenarekin. Bi estropada hauetako lau onenek saria jaso zuten, hau da, Eusko Tren Liga jokatzeko aukera. Tolosa-Getariarekin batera, Zumaia, Rianxeira eta San Juan ariko dira lehian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!