PP alderdiak Tolosako Udalaren lehen urtea kritikatu du

tolosa 2012ko uztailaren 5a

Tolosako PP alderdiko Angel Yañez eta Pello Atxukarro bozeramileek udalaren lehen urtearen balantze ezkorra egin dute. PPk azaldu duenez, «dirudienez egungo udal gobernuaren kezka nagusi aurreko udal gobernuak, tartean gure parte hartzearekin,  martxan jarritako proiektuak ezbaian jartzea da». Bestalde, asko kezkatzen die «Bildu erakusten ari den irudi faltsua, hau da, elkarrizketazalea eta gehiengoaren erabakiak errespetatzen dituenarena». Alderdi polularrak gaineratu duenez, «azken finean totalitario batzuk dira, interesatzen ez zaien gaietan ez dute parte hartzea bultzatzen». Horren adibide gisa «atez atekoaren inposizioa» jarri dute: «Herriaren parte hartzea eta erabakia ezeztatzen dute».

PPren iritziz, hainbat proiektu «alde batera utzi» ditu egungo udalak: «Euskal Herria plazako zentro sozialeko berrikuntza integrala alokairuzko etxebizitza eta gazteentzako aterpetxea egiteko; Amarotz auzoaren handitzea, etxebizitza sozialentzat %50a izanik; Berazubiko etxebizitza sozialak; Larramendi auzoko proiektua gelditu dute, lurperatzea ez egiteko asmoz, baina pozten gara bizilagunen gehiengoak lurperatzearen alde egin izana». Horrez gain, Tolosako Alderdi Popularra atez atekoaren aurka azaldu da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!