Tolosako Herrira mugimenduak antolatuta, bizi arteko zigorraren inguruko hitzaldia izan zen atzo, Tolosako udaletxeko pleno aretoan. Pello Odriozolak 24 urte beteko ditu espetxean datorren astelehenean, eta urtemugaren harira antolatu dituzten jardueretako bat izan zen atzokoa.
Bihar, Odriozola preso dagoen Zuerako (Zaragoza, Espainia) kartzelara irteera egingo dute, eta 19:30ean manifestazioa abiatuko da Trianguloa plazatik, Bizi arteko zigorrik ez! Pello Herrira lelopean.