Bigarren Skate Txapelketa eta musika izango dira bihar, skate parkean

Itzea Urkizu Arsuaga 2012ko ekainaren 29a

Aurten, bigarrenez antolatu dute Tolosako Skate Txapelketa. Bihar izango da, 12:00etatik aurrera, Usabalgo skate parkean.

[/caption]

Eguerdiko patinatze librearekin hasiko da festa, eta 14:00etan bazkari legea egingo dute, parrilladarekin. Txapelketa, 16:00etan hasiko da, eta iluntzera bitarte ariko dira lehian. Horrela beraz, 20:00etan ospatuko dute sari banaketa. Emakumezko nahiz gizonezko irabazleek, 350 euroko ordainsaria jasoko dute, eta bigarren postua eskuratzen dutenek, berriz, 150 euroko ordainsaria. Era berean, materiala eta oroigarriak ere jasoko dituzte Skate Txapelketako irabazleek.

Sariak banatu ondoren, festa nagusi izango da, 20:30ean. Musika zuzenean izango da, Hondarribiko Mushroom Caffeine eta Tolosako Border Line taldeen eskutik, gauerdira bitarte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!