Atzo iluntzean, agerraldia izan zen Tolosako Plaza Zaharrean, Pello Odriozolaren alde, Biziarteko zigorrik ez, Pello Herrira lelopean.
Tolosako Herrira mugimenduan aste honetarako antolatu dituen jardueren artean, datorren ekainaren 30ekoa izango da nabarmenena; Pello Odriozola tolosarra preso dagoen Zuerako (Zaragoza, Espainia) kartzelara irteera antolatu dute. Autobusetan izena emateko txartelak, Elurra eta Eguzki tabernetan eskuragarri daude.
Horren aurretik, ordea, bihar, biziarteko zigorraren inguruko hitzaldia izango da, Tolosako udaletxeko pleno aretoan, 19:30ean.
Azkenik, datorren astelehenean, uztailak 2, Pello Lizardira! elkarretaratzea egingo dute, "Pello Odriozolak duela lau urte kalean egon behar zuela gogora ekartzeko eta aldarrikatzeko".