Elkarretaratzearekin hasi dituzte Pello Odriozolaren askatasuna eskatzeko ekimenak

tolosa 2012ko ekainaren 22a

Pello Odriozola preso tolosarrari "biziarteko zigorrik" ez ezartzeko eta bere askatasuna eskatzeko ekimenak hasi ditu Herrira mugimenduak. Tolosako Plaza Berrian egin dute elkarretaratzea, San Joan jaien hasierarekin batera. Datorren astean, besteak beste, agerraldi masiboa egingo dute asteartean, Tolosako udaletxearen aurrean, eta larunbatean, hilak 30, Odriozola preso dagoen Zuera espetxera joango dira goizean, eta arratsaldean eskualdeko manifestazioa egingo dute Tolosan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!