Bihar izango da, Txinparta elkarteak antolatutako Felix Yarzaren Omenezko VIII. Pintura Lehiaketan izena emateko azken eguna.
Tolosaldean jaio edo bertan bizi diren artistek parte hartu ahal izango dute, eta bakoitzak 2 obra aurkeztu ahal izango ditu, 73x60 zentimetroko neurrian; gaia, berriz, librea izango da aurten.
Izen ematea eta obraren deskribapena bihar entregatu beharko den arren, koadroak hilaren 18 eta 19an entregatu beharko dira, elkartean, 19:30etik 20:30era. Irabazleak 240 euroko saria izango du; bigarren saria 180 eurokoa izango da; eta hirugarrena 120 eurokoa.
Lan sarituak elkartean bertan ikusgai izango dira, ekainaren 23ko 18:00etatik ekainaren 25era bitarte.