Beste urte batez, Artekin elkarteak Udapasa Artistikoak antolatu ditu Tolosako udal musika eskolan. Uztailaren 2tik 13ra izango dira, astelehenetik ostiralera, eta egun bakoitzean lau orduz ariko dira, 09:30etik 13:30era. Bertan 4 eta 12 urte bitarteko haurrek parte hartu ahalko dute. Matrikulak 120 euro balio du eta hilaren 15era bitartean egin daiteke, 10:00etatik 13:00etara. Artekin elkartetik diotenez, «musika oinarritzat hartuta bestelako diziplinak landuko ditugu, hala nola, dantza, arte plastikoak, arte eszenikoak, erlaxazio teknikak eta hizkuntzak». Aitor Biain eta Maialen Plazaola dira irakasleak.