Helduentzat igeriketa ikastaroa antolatu nahi dute

tolosa 2012ko ekainaren 7a

Tolosaldea Igeriketa Kirol Taldeak, hogei urte baino gehiago dituzten eta igerian egin nahi duten guztientzat igeriketa entrenamenduak eskaini nahi ditu.

Entrenamendu mota hauekin irailean hasiko lirateke. Interesatuta dagoen pertsona guztiek informazio zehatzagoa jaso dezaten hilaren 14ean, ostegunean bilera egingo dute. Usabal kiroldegiko bilera gelan 19:00etan izango da, eta nahi duten guztiek bertara joateko aukera izango dute.

Gipuzkoako zenbait lekutan dagoen eskaera, eta entrenamendu mota honek duen arrakasta ikusita, Tolosaldea IKTko kideak lanean hasi dira. Interesatuta dauden guztiek ahalik eta modu onenean entrenatzeko aukera izatea nahi dute.

Zerbitzu hau, triatloia egin, itsas zeharkaldiak, errehabilitazioa edota osasuntsu eta erabatekoa den kirol hau egiten hasi nahi duten guztiei zuzendua izango da. Interesa duen edornork, edozein zalantza edo galderarik izanez gero, 667 631 742 telefono zenbakira deitu dezakete, eta Josebarengatik galdetu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!