Hernanira bisita gidatua antolatu du Tolosako Zero Zabor taldeak. Igandean, ekainaren 10an, izango da. 19:30ean Trianguloa plazatik abiatuko dira autobusean. Bisita gidatua Pello Zubiriaren eskutik egingo dute: atez ateko sistemaren nondik norakoak azalduko ditu, eta kamioiek hondakinak nola jasotzen dituzten ere ikusteko aukera izango dute. Mokadutxo bat jango dute eta 23:00ak aldera Tolosara itzuliko dira. Autobusaren prezioa 5 eurokoa izango da. Interesa duenak tolosazerozabor@gmail.com helbidera mezua bidali behar du izen abizen, posta elektronikoa eta telefono zenbakiarekin. Azken eguna horretarako bihar izango da.