«Munduan ezer berezirik egin gabe dabilen tolosar bat naiz»

tolosa 2012ko maiatzaren 29a

Jose Manuel Ugarte Oria (Tolosa, 1937), bere bizitzaren zatirik handiena jaioterritik kanpo eman arren, tolosarra dela nabarmendu du elkarrizketaren hasieran eta bukaeran. Parisen urte batzuk egin ondoren, Mexikon daramatza 46 urte. Lanean eta beste gauza asko egiten: Euskal Etxean, San Ignacio-Vizcainas eskolako patronatuan, txistua jotzen du, irakurtzen, bidaiatzen, margotzen…Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza berarekin bildu da, eta elkarrizketa kaleratuko du bihar, papereko edizioan. «Hor dabilen tolosar bat naizela jar ezazu», esanez agurtu gaitu elkarrizketaren bukaeran.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!