Gema Ezeiza eta Iñigo Muñoz Tolosaldeko mankomunitateko eta Tolosako ingurumen teknikariek hitzaldi informatiboa emango dute bihar, Tolosako kultur etxean, 19:30ean. Tolosa Zero Zabor mugimenduak antolatuta, eskualdeko hondakinen kudeaketaren inguruan ariko dira. «Hondakinak zenbat bereizten ditugun, zenbat nahasian botatzen den eta beste hainbat datu emango dituzte», antolatzaileen esanetan. Hitzaldia amaitzeko, bi teknikariek azaldutako datuak Gipuzkoako beste eskualde eta herriekin konparatuko dira: «Lau edukiontzi ditugunon datuak, bost edukiontzi ezarria dituztenenak eta atez atekoa dutenen artean, alderaketa egingo da, datuetan oinarrituta».