Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza egunkariak XIV orduak dela eta, igandean lan egingo du. Ale berezia aterako da astelehenean. Besteak beste, San Migelen argazkiak aterako zaizkie bertatik pasako diren parte hartzaile guztiei. Igande gauerako, argazki guztiak tolosa.hitza.info webgunean zintzilikatuko dira. Argazkiak nahi dituenak bertatik jaisteko aukera izango du.