Glaukoma Sound System: "Hilabetez aritu gara diskarekin lanean"

Itzea Urkizu Arsuaga 2012ko maiatzaren 16a

Glaukoma Sound System musika taldeko baxu jotzailea eta abeslaria dira, Asier Arandia (Tolosa, 1988) eta Juantxo Arakama (Tolosa, 1989), hurrenez hurren. Taldearen izen bera daraman diska grabatu berri dute Bonberenea Ekintzak zigilupean, eta ostiralean  aurkeztuko dute beren lehen lana, Bonbereneako oholtzan, 22:30etik aurrera. Biharko Tolosaldeko eta Leitzaldeko HITZA egunkariaren papereko edizioan irakurri ahal izango den elkarrizketa osoaren aurrerapena da honakoa.

Ostiralean diska berriaren aurkezpen kontzertua izango duzue. Eguna noiz iritsiko zain al zaudete? Urduritasunik?

Asier Arandia: Gogoa dugu kontzerturako, bai.

Juantxo Arakama: Bai, gogotsu gaude. Oraintxe bertan urduritasunik ez dugu, baina ostiralean beste kontu bat izango da... Diska grabatu ondoren, bospasei kontzertu eskaini ditugu jada, eta errepertorioa-eta nahiko argi ditugu kontzerturako. .

Nolakoa izan da grabaketa prozesua? Noiz sartu zineten estudioan?

A. A.: Martxoko lehen egunetan hasi ginen grabatzen.

J. A. : Martxoko lehen astean grabatu genuen, eta... noiz bidali genuen guztia?

A. A.: Apirileko lehen astean guztia bidalita genuen jada.

J. A. : Bai, hilabetean egin dugu guztia: grabaketa, nahasketa, masterizazioa...

Bonberenean bertan egin duzue guztia, ezta?

J. A. : Bai. Karlos Osinaga Txapekin egin dugu guztia. Hilabetez aritu gara diskarekin lanean, eta egia esan luze samarra egin zaigu. Normala da, lehen diska izanda; kontu hauetan esperientzia handiegirik ere ez dugu.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!