Tolosako Udalak herri batzarra deitu du astelehenerako, hilak 14, Larramendiko urbanizazioaren inguruan deitutako herri galdeketaren ingurua hitz egiteko. Topic zentroan bilduko dira, 19:00etan. "Helburua prozesua herritar guztiei azaltzea da: lan markoa, emandako urratsak, epeak eta baita udalak emaitzarekiko duen konpromisoa azaltzea ere", azaldu du udalak.