Ilarrekin egindako mokadutxoa, arrakastasua

tolosa 2012ko maiatzaren 5a

Kilometro 0 ekimenaren beste saio bat izan da eguerdian Tolosako Zerkausiko larunbateroko azokan. Ilargi tabernakoak aritu dira sukaldari lanetan. Hain zuzen ere, ilarraren sasoia denez, lekale hau erabili dute ilarrak saltsan foie eta arrautza gorringoarekin prestatzeko. Ohi bezala, platera prestatzeko behar zituzten osagaiak merkatuan erosi dituzte lehendabizi sukaldariek, eta ondoren sukaldatzeari ekin diote. Ordurako, jende ugari gerturatu da, eta lanak amaituta zituztenean, jendea ilarrak dastatzeko irrikaz zegoen. Ondorioz, konturatzerako amaitu dira prestatu dituzten 100 mokadutxoak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!