Film laburrak ikusteko aukera, ‘Rec 3, Génesis’ pelikularen saioetan

tolosa 2012ko apirilaren 19a

Datozen eguneko Tolosako zinema programazioa gaurko zine forumarekin hasiko da. No mires atrás filma emango dute, jatorrizko bertsioan, 19:15ean eta 21:45ean. Bihar eta etzi, saio bereziak izango dira. Izan ere Rec 3, Génesis filma emango dute eta horrekin batera Filmazpiteko film laburrak. Bihar saio bakarra izango da, 22:30ean; eta, etzi, bi saio, 19:30ean eta 22:30ean.

Igandeko egitaraua haurrentzako zinemarekin hasiko da. 17:00etan, Lotte 2 emango dute, eta ondoren birritan eskainiko dute Los Idus de marzo filma, 19:30ean eta 22:00etan. Astelehenean, ohi bezala, ikuslearen eguna izango da, eta Los Idus de marzo pelikula ikusi ahalko da; 20:30ean izango da saioa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!