Txantxangorri-Kirikiñoren 25. urteurreneko festa

tolosa 2012ko apirilaren 18a

Larunbat honetan, apirilaren 21ean, Txantxangorri-Kirikiño aisialdi taldeak 25. urteurreneko festa ospatuko du. 18:00etan eukaristia ospatuko dute Hirukideko elizan, San Frantzisko pasealekuko 12. zenbakian. 19:00etan, berriz, txarangarekin kalejira eta poteoa egingo dute Tolosako kaleetan barrena. Azkenik, 21:00etan afaria egingo dute aurrez izena emandako guztiek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!