Arte adierazpen guztiek izango dute tartea udaberriko egitarauan

tolosa 2012ko apirilaren 17a

Leidor aretoko oholtzak artearen diziplina guztiak bilduko ditu datozen hilabeteotan, Tolosako Udalak aurkeztu berri duen udaberriko egitarauarekin. Ostiral honetan bertan hasiko da, Xabier Zeberio eta Pello Ramirezen emanaldiarekin.

Musikak bere lekua izango du, eta besteak beste, Maria Dolores Pradera abeslaria izango da Tolosan. Antzerkia nahiz dantza ere nabarmenduko dira, ekainera bitarte, Tolosako kultur jardunean. Izan ere, Leidorren Wilt eta Lotsa gaberen gisako euskarazko obrak ikusgai izango dira, eta Topic aretoan Liburuzaina estu eta larri edo Titirijuegos.

Dantzak, berriz, kutsu garaikidea izango da, Aukeranen eta Alurren emanaldiekin, eta umoreak ere izango du bere tartea, Leo Harlem aktorearen bakarrizketa saioarekin.

 

Udaberriko kultur egitaraua Tolosan

Apirilak 20, ostirala

20:30. Xabier Zeberio eta Pello Ramirezen kontzertua Topic aretoan. Beren lan berria aurkeztuko dute.

Apirilak 21, larunbata

18:30. Liburuzaina estu eta larri, Gus marionetas. Topic aretoan.

Apirilak 27, ostirala

20:30. Wilt, Ados antzerki konpainia. Leidor aretoan.

Maiatzak 4, ostirala

20:30. Lotsa gabe, Vaiven antzerki konpainia. Leidor aretoan.

Maiatzak 11, ostirala

20:30. Burnia, Aukeran dantza konpainia. Leidor aretoan.

Maiatzak 12, larunbata

18:30. Pinocho y Medio, El Retablo taldea. Topic aretoan.

22:00. Bertso saioa Leidor aretoan.

Maiatzak 20, igandea

12:00. Euskadiko Ikasleen Orkestraren kontzertua Leidor aretoan.

Maiatzak 25, ostirala

20:30. Izanak dirau, 1512, Alurr dantza taldea. Leidor aretoan.

Maiatzak 27, igandea

12:00. Udaberri dantza taldeko ikastaroetako ikaslee neta Lask abesbatzaren emanaldia Leidor aretoan.

Ekainak 1, ostirala

20:30. Maria Dolores Pradera abeslaria Leidor aretoan.

Ekainak 9, larunbata

18:30. Titirijuegos, Los duendes taldea. Topic aretoan.

Ekainak 15, ostirala

20:30. Kultur etxeko antzerki tailerreko kideen emanaldia, Leidor aretoan.

Ekainak 16, larunbata

19:30. Leo Harlem umoristaren bakarrizketa saioa, Leidor aretoan.

Ekainak 17, igandea

12:00. Kultur etxeko dantza tailerreko kideen emanaldia, Leidor aretoan.

Ekainak 22, ostirala

Izasku Arriolaren eskolako kideen jaia, Leidor aretoan.

Bestelakoak

Apirilaren 20tik maiatzaren 19ra. Arantza Munitaren Hasieraren amaiera erakusketa Aranburun.

Apirilaren 23a. Liburuaren egunaren harira, Bookcrossing Aranburu liburutegian.

Apirilaren 23tik 27ra. Naturaldia.

Apirilaren 28tik 30era. Gipuzkoa Encounter.

Maiatzaren 4tik ekainaren 9ra. Nazio baterako mapa Aranburun.

Maiatzaren 5a. Udaberri dantza taldearen eta Esbart Sant-Martí taldearen arteko elkartrukea.

Maiatzaren 6a. Oriako barandila ballet erakustaldia.

Maiatzaren 11tik 13ra. Tolosako Olatu talka.

Maiatzaren18a. Museoen gau zuria.

Maiatzaren 19a. Txapin festa.

Maiatzaren 24tik ekainaren 16ra. Emarock Aranburun.

Maiatzaren 26a. Nafarroaren eguna.

Maiatzaren 26tik ekainaren 3ra. Musikaria astea.

Ekainaren 1etik 3ra. Artisautza azoka.

Ekainaren 2tik 10era. Tolosa Berdez.

Ekainaren 3a. Alardea.

Ekainaren 16a. Sanjoanetako azoka berezia.

Ekainaren 17ra bitarte. Gelede masks erakusketa Topic aretoan.

Ekainaren 22tik uztailaren 7ra. Kultur etxeko tailerrak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!