'Askatasun haizea dabil' hitzaldia emango du ezker abertzaleak

tolosa 2012ko apirilaren 3a

Ezker abertzaleak azken urteetako mugimendu eta erabaki politiko garrantzitsuenen inguruko hitzaldia, Askatasun haizea dabil izenburupean, emango du, gaur, apirilaren 3an, 19:30ean, Tolosako Topic zentroan. Besteak beste, Konponbide haizea dabil ezker abertzalearen azken adierazpenaren inguruko azalpenak emango dituzte eta tartean egon diren beste hainbat mugarri (Gernikako Akordioa, Aieteko adierazpena,...) ere izango dira hizpide. Hitzaldi honetara gonbidatu nahi dituzte "gatazka politikoaren irtenbidean" interesa duten herritarrak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!