Tolosako Orfeoiaren emanaldi berezia

tolosa 2012ko apirilaren 3a

Tolosako Orfeoiak Aste Santuko kontzertua eman zuen Santa Clara komentuan, azken honen 400. urteurrenaren ekitaldiekin bat eginez. Orfeoiarekin batera abestu zuten Tolosako Eskolania abesbatzak, eta lagun izan zuten Concerto Orkestra taldea. Ignacio Ruiz de Alegria izan zen kontzertua zuzendu zuena.  Bakarlari gisa  Marife Nogales mezzosopranoa eta Pablo Garcia Ruiz baritonoa aritu ziren. Tolosako Orfeoitik azaldu dutenez, horrelako emanaldiak musikaren garapena bultzatzeko antolatzen dituzte. Bide batez, ekimen horiek aurrera ateratzeko laguntza behar dutela azaldu dute eta Tolosako Orfeoiaren bazkide izatera animatu dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!